¿Zure seme-alaba bere bidea aurkitu ezinik ikusten duzu eta ez dakizu nola lagundu?
Ez dakizue berarentzat biderik egokiena Lanbide Heziketa edo Batxilergoa den? Zein Unibertsitate Gradu ikasi erabaki ezinik dabil?
Doako gida honetan zure seme-alabaren talentua nola identifikatu erakutsiko dizugu, bere potentzialik onena non dagoen argitu eta erabaki garrantzitsuak ziurtasunez har ditzazuen.

Ezagutu zure seme-alabaren berezko talentua eta lagundu erabaki garrantzitsuak zuzen hartzen
Hezkuntza-sistemak ez ditu haur eta gazte guztien gaitasunak behar bezala baloratzen. Egunero ikusten dugu ikasle askok ezin dutela euren potentziala eskolan guztiz garatu. Horrek frustrazioa eta autoestimu baxua eragin ditzake, eta ikasketa-prozesua sufrimendu bihurtu.
Baina zure seme-alabaren gaitasunak ulertu eta sustatu ditzakezu, euren etorkizuneko arrakasta bermatzeko!
Zergatik da hain garrantzitsua bere talentua ezagutzea?
✔️ Autoestimua eta motibazioa indartzen ditu.
✔️ Ikasketa-estilo egokienak identifikatzeko balio du.
✔️ Derrigorrezko hezkuntzan hobeto moldatzeko tresnak erakusten ditu.
✔️ Etorkizuneko bide akademiko eta profesional egokiena konfiantzaz hartzen laguntzen du.

FAMILIENTZAKO GIDA
Zure seme-alabaren berezko gaitasunak identifikatuz, berarentzat ikasketa estrategiarik eraginkorrenak zein diren ulertuko duzu eta etorkizuneko erabakiak konfiantzaz hartzen lagunduko diozu.

NOR GARA?
Izanan familiei laguntzen diegu, Geniotipo metodoaren bidez, kide bakoitzaren berezko talentua identifikatzen. Argi dugu autoezagutza dela erabakiak konfiantzaz hartzeko eta familia-harreman sendoagoak eraikitzeko lehen urratsa.
Aitor Abaroa eta Egoitz Atxaga gara. Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasle eta tutore gisa dugun esperientzia zabalari esker, eskola-sistemaren eta orientazio-beharren ezagutza sakona dugu.
Guk planteatzen dugun talentuaren pedagogia berritzaile honekin familiek argitasuna lortzen dute euren seme-alaben etorkizun akademiko eta profesionalerako erabaki garrantzitsuak hartzerakoan, eta familia-harremana indartu egiten da.